XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MS-DOS disket-unitate bakarreko sistemetan

Monitore programa.

Zure ordenadoreak badu monitore deritzon programa bat, abiatzen laguntzeko diseinatua izan dena.

Monitore programa ROM memorian egoiliar da eta konputagailua piztuta dagoen bitartean erabil daiteke.

Programa honek duen eginkizunetako bat sistema eragilea diskotik memoriara kargatzea da.

Konputagailuak fabrikan muntatzen direnean, piztekoan DOS sistema eragilea automatikoki karga dezaten prestatzen dira.

Konmutadore baten posizioa aukeratuz (ikus Hardwarea izenburutzat duen 2. kapitulua) karga automatikoa deskonekta daiteke.

Karga automatikoa deskonektatuta baldin badago, piztu eta berehala hiru lerroko mezu bat ikusiko duzu pantailaren goialdeko ezkerreko txokoan.

Mezu horren azpian marra bat eta handiago zeinu bat (->) ikusiko dituzu.

Handiago zeinuak, gezi baten gisa, lerro keinukari bat seinalatzen du.

Zure aginduak betetzeko prest dagoela adierazteko, ordenadoreak duen era da gako hau.

Monitore programaren edozein komando egikaritzeko, gakoak agertu behar du.

Hau automatikoki gertatzen da sistema piztu ondoren eta noiznahi berrezar daiteke CTRL, ALT eta DEL teklak aldi berean sakatuz.

Hala ere, ez berrabiarazi zure ordenadorea programa inportanteren bat egikaritzen ez dela ari egiaztatu gabe.

Karga automatikoa konektatuta baldin badago ez da deus ere agertuko pantailan, ESC tekla sakatu edo A unitatean DOS sistema eragilea duen disko bat sartu arte edo denbora bat pasa arte.

Karga automatikoa konektatuta baldin badago eta piztekoan ESC tekla sakatzen baduzu, pantailak ondoko mezuaren antzeko zerbait agertuko du.

Mezu hau bera agertzen da karga automatikorako prestatua ez dauden sistemetan ere.

Software profesionala bertsiotan kaleratzen da.

Eguneratzeak eta hobekuntzak egiten zaizkie programa horiei garatu ahala.

Berrikuspen bat egiten den bakoitzean bertsio berriari zenbaki bat esleitzen zaio (1.0 bertsioa, 1.1 bertsioa, etab.).